Miraballes karobian txukuntze eta berritze lanak egiten dihardute

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko azaroaren 22a

Lanok abenduan amaitzea aurreikusten dute.

Miraballes karobiak itxura berria izango du laster. Udalaren aginduz ingurua garbitzen, hormak txukuntzen eta eraikuntza osoa sendotzen ari dira egunotan Goitu enpresako beharginak. Goitu enpresak dihardu lanak egiten eta aurreikusten da abenduan lanak amaituta egotea.

Dirulaguntza Diputaziotik

Lanen lehenengo faseak 16.940 euroko aurrekontua du. Gipuzkoako Foru Aldundiak 6.100 euroko dirulaguntza eman du lanak finantzatzeko.

Karobian hainbat lan egingo dira: estruktura egonkortzeko lanak, ingurua txukundu, hormetan dauden pitzadurak konpondu. Karobiak goiko aldean duen tximini zuloa ere itxi egingo dute, eta buelta osoan baranda ipiniko diote. Ala, karobi gainean begiratoki bat geratuko da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak