Aurreko domekan banatu zen Elgetako V. Pintxo Lehiaketako sari ofiziala. Herriko taberna guztiek hartu zuten parte, eta epaimahaiak horrela erabakita Maialde landetxeak jaso zuen saria.
Pintxo lehiaketako berritasuna aurten Herritarren Saria da, eta hurrengo bi domeketan erabakiko da. Domeka honetan, eta hurrengoan herritarrek gustukoen duten pintxoaren aldeko botoa emateko aukera izango dute. Euro baten truke taberna bakoitzak bere pintxoa izango du eskaintzeko. Tabernetan banatuko diren papertxoetan eman behar dute botoa herritarrek.
V. Pintxo Lehiaketaren bigarren pintxo-domekarekin batera 09:30ean Mugarri egunekoa irteera abiatuko da, eta 12:30ean hasita Bergarako trikitilari eskolakoak ibiliko dira herriko kaleetan.