Macarena Rodriguez: "Osasungarriena ohitura egokiak eta elikadura orekatua zaintzea da"

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko azaroaren 15a

Macarena Rodriguez dietista eta nutrizionista hamabostean behin —eguazten goizetan— igotzen da Elgetako botikara.

Zein da zerbitzuaren xedea?

Kontsultara gerturatzen direnak elikadura ohitura osasungarriak hartzea. Gehienak kiloak kentzera datoz, eta laguntzen dugu horretan, baina osasungarriena ohitura egokiak eta elikadura orekatua zaintzea da.

Garestia da zerbitzua?

Lehenengo kontsulta doakoa da bezeroarendako; botikak ordaintzen du. Bigarrenetik aurrera zortzi euro kobratzen dut kontsulta, eta hamabostean behin ikusten dugu elkar pazienteak eta biok.

Zein da prozedura?

Lehenengo kontsultan fitxa zabaltzen dugu. Pertsonaren adina, pisua, egiten duen jarduera fisikoa, hartzen dituen botikak... eta informazio horren arabera dieta prestatzen dut. Gero, jarraipena egiten dugu.

Produktu berezirik ematen duzu?

Fitoterapia oinarri duten produktuak saltzen ditugu botikan. Bezeroak laguntza osagarria eskatzen badu eskaintzen ditut produktu horiek, baina ez dira derrigorrezkoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak