Urteko komedia izendatu dute. Bilbon egin dute 5 eguneko geldialdia eta Gipuzkoan emango duten lehen emanaldia izango da Espaloia Kafe Antzokikoa. 22:30etan hasiko da emanaldia eta sarrerak Espaloian bertan egongo dira salgai. TeatroSí taldeko Manolo Medina eta Rodrigo Ponce de León da bikotea.
Sinopsia
Malagan ia lau hilabete egon ziren karteleran antzezlan honekin. Bi pisukidek gertatzen zaizkienak kontatzen dituzte. Nahaspilatuko dute egoera eta berezko grazia batekin aterako dira beraiek sortutako endredoetatik. Gau bakoitza modu baten amaitzen omen da eta Espaloikoa ez dakigu zelan amaituko den. Batek daki. Guk gonbita egiten dizugu zuk zeuk ikusi dezazun barrea aterako dizun antzezlan hau. Bizi dugun garaietako botika ona dakarte. Ez galdu aukera.