Maialdeko Jesus Mari Kalboetxeagak irabazi du V. Pintxo Lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko azaroaren 12a

Herriko bost tabernak izan ziren parte-hartzaileak eta bakoitzak bi pintxo aurkeztu zituen.

Herriko hiru lagunez osatutako epaimahaiak erabaki zuen pintxorik onena aurten ere Maialde landetxeko Jesus Mari Kalboetxeagak egin duela. Gaztaz, sagar-gozokiz eta jerez saltsaz egindako pintxoak, hain zuzen ere. Bigarren urtez jarraian irabazten du Kalboetxeagak Pintxo lehiaketa, iaz ere berak jantzi zuen-eta txapela.

Publikoaren saria

Pintxo lehiaketak, aurten, badu berritasunik, izan ere, Publikoaren saria ere emango dute aurten. Datozen bi domeketan, pintxo bana egin beharko dute bost tabernek; lehiaketara aurkeztu duten onena, eta bi euroren truke eskainiko dute hilaren 18an eta 25ean. Dastatu ostean publikoak botoa emateko aukera izango du, eta Publikoaren saria azaroaren 25ean emango dute jakitera. Botoa eman dutenen artean, berriz, antolatzaileek bi lagunendako otordua egingo du zotz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak