Behobia-Donostia: Oihana Kortazar emakumerik azkarrena

Mireia Bikuña 2012ko azaroaren 12a

Elgetarrak ezustekoa eman du Bulebarreko helmugan, eta txapela jantzi du, 1.14.15eko denbora eginez. Nerea Oñatibia (1.15.58) eta Laura Gartzia (1.16.13) sailkatu dira bigarren eta hirugarren lekuetan, hurrenez hurren. Gizonezkoen proban ez da ezustekorik egon, eta hautagai nagusi Jaume Leiva katalana heldu da lehena helmugara. Bere  denbora: 1.01.33.  Guztira, 21.425 parte-hartzailek egin du korrika. Gizonezkoen artean lehen debagoiendarra Yerai Varela oñatiarra izan zen. 

ASTEBURUKO KIROL GEHIAGO:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak