2005ean etorri ziren lehen aldiz Elgetako koadrila batek gonbidatuta Hondarribiako arraunlariak gurera eta urteen poderioz ohitura bihurtu da. Arraunlariek esan digute, pozik etortzen direla urtero Elgetara; oso egun ederra pasatzen dutela eta galdu ezin den hitzordu horietako bat dela. Goizean iritsi eta lubakietara bisita egin ondoren, frontoira joan dira taldekoak Elgetako hainbat herritarrekin batera. Han pilotan eta bolotan jokatzen aritu dira eta ondoren poteoa egin dute. Bazkaldu ostean, Mus txapelketa ere jokatu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.