Elgetako jarraitzaileek zapatuan egingo diete ongi etorria Hondarribiko arraunlariei

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko azaroaren 7a

Hondarribia Arraun elkarteko 35 bat lagun etorriko dira Elgetara.

11:00ak aldera iritsiko dira, eta trainera berdeak herrian dituen 25 jarraitzaileek hamaiketakoa, pilota zein bolo jokoak —frontoian eta bolatokian—, txikiteoa, eta bazkaria — Intxorta elkartean— antolatu dituzte. Ama Guadalupekoa A trainerako arraunlari gehienak etorriko dira Elgetan egun pasa egitera.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak