Baserritar eta kontsumitzaileendako Debagoiena Baserri Sarea ataria

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko aza. 6a, 11:22

Elgetarrak ere baserrisarea.com ekimenean parte hartzera deitu dituzte.

Irailean aurkeztu zuten Debagoiena Baserri Sarea, eta hilabeteotan herriz herri eta auzoz auzo ekimena aurkezten ari dira. Atzo, Landa Garapeneko agentziako bi ordezkari Elgetan izan ziren.

Elgetako baserritarrak zein kontsumitzaileak ere ekimenean parte hartzera deitu dituzte. Bertan, baserritarrek euren produktuak saltzeko aukera izango dute, eta kontsumitzaileek ere bidea aurkituko dute inguruko ekoizle batekin harremanetan jarri eta bitartekorik gabeko erosketa egiteko. Azken finean, atari digitalak baserriko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zubia izan nahi du.

Debagoieneko edozein baserritarrek saldu ditzake bere produktuak sare honetan. Elgetari dagokionean, momentuz, ez da inor animatu, baina bost bat herritar hurbildu ziren atzoko aurkezpenera. Baserritarren batzordetik dei egin dute teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatzeko. Deia baserritarrendako zein kontsumitzaileendako da.

Hilabete pasatxo da Debagoieneko Landa Garapenerako Deba Garaia agentziak tresna berria aurkeztu zuela, eta denbora horretan ekoizle berriak sartu dira sarean. Gutxi, baina apurka apurka baina eskaintza aberasten doa. Bultzatzaileek balorazio positiboa egiten dute.

Bertarako produktuak salerosteko aukera emateaz gain baserrisarea.com atariak bailarako herrien hainbat informazio ematen du. Informazio turistikoa, enpresa eta elkarteen gainekoa, datu estatistikoak... azken finean informazio erabilgarri ugari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak