Seigarren mailako neska-mutikoek diru apur bat gehiago lortu dute ikasturte amaierako bidairako. Helburu horrekin egin dute gaur arratsaldean Halloween gaueko antzezlana gimnasioan. Zortzi dira taldean eta zenbait gurasoren laguntzarekin antzezlana asmatu, dekoratua prestatu eta emanaldia egin dute.
Sarreran aurpegia margotzeko aukera ere izan dute herriko gainerako umeek. Seigarren mailakoek borondatea eskatu dute ikuskizun amaieran. Gozokiak ere banatu dituzte ikuskizuna ikustera joan direnen artean.