Elgetako KZguneak hamar urte daramatza zerbitzua ematen

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko azaroaren 2a

Astero hamar bat erabiltzaile ditu; adin eta interes askotariko herritarrak dira.

Azaroaren 6an beteko dira hamar urte Elgetako KZgunea zabaldu zutela. Kultura etxeko hirugarren solairuan dago, eta zentro txikia da, baina baditu bere erabiltzaileak. Hilean bitan Debako KZgunetik etortzen den dinamizatzailearen esanetan, hamar bat erabiltzaile ditu astean. "Adin askotariko erabiltzaileak dira, 26 eta 67 urte artekoak. Gehienak informazio bila eta inprimatzera etortzen dira", adierazi du Eliana Modregok. "KZgunearen egoera nahiko ona dela adierazi digu arduradunak. "Hiru ordenagailu ditugu, eta, kultura etxean egotera, kokapen ona dugu". Zentroa arratsaldero zabaltzen du Maria Elena Eztenaga liburuzainak. Elgetarrek, gehienbat, arratsaldez erabiltzen dute. "Jende gehiago etortzen da, liburutegia eta kultura etxea ere zabalik daudelako", esan du Modregok.

Ikastaroak

Ikastaroak egiteko aukera ere ematen dute KZgunean. "Zentro txikia izanik, ikastaroak noizbehinka antolatzen ditugu, baina baditugu erabiltzaile finko batzuk, eta horiekin bi orduko seminarioak egiten ditut", adierazi du Modregok. "Datorren urteari begira bestelako ikastaroak antolatzen ari naiz: oinarrizko Interneti buruzkoak, eta astebetekoak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak