El Tubo aldizkarian Beñardo Goietxek aipamen hau egin zion Jabier Muguruzari: "Diskoz disko, Jabierren musika ondu egiten da eta, Les Mecaniciens desegin geroztik, bakarkako fruitu hau da orain arteko gozoena", haren azken lanaren gainean.
Jabier Muguruzak, azken diskoa, iaz grabatua, aurkeztuko du Elgetan. Mikel Azpiroz pianu jotzailearekin batera grabatua, Jackson Browne estatubatuarraren laguntza izan du ahotsetan.
Iñigo Muguruza baxu jotzaile eta gitarra jotzaileaz gain, Carlos Zubikoa Sagarroi taldeko baxu jotzaileak, Ander Larrañaga darbuka eta kajoi jotzaileak, eta Ane Garciaren ahotsak osatzen dute Lurra laukotea. Soinu akustikoak lantzen ditu laukote honek musika lan honetan: Afrikatik ateratako esklabuen erritmoak Europako eta Amerikako folkloreekin nahastutako bossa, edota blues eta reggae estiloak jorratuz.
Taldeak berak ekoiztu zuen Tolosako Bonbereneako estudioetan Lurra izenburuko diskoa 2012ko maiatzean. Hura aurkeztuko dute Espaloian azaroaren 11n, domekan.
Sarrerak 7 euro eta 5 eurotan salduko dira.