Bizkaian dauden Leungane eta Mugarra tontorrak. Kantsatzeke mendi taldeak proposatzen du Mañariatik abiatuta laupabost orduko txangoa egitea azaroaren 3an, zapatua.
Taldea 08:00etan abiatuko da Herriko plazatik. "Izena emateko bideak orain artekoak dira, baina denbora larregi ez dagoenez, nahi duena ager dadila plazara azaroaren 3an goizeko 8:00etan", jakinarazi dute elkartetik. Prezioa bost euro da.