Gipuzkoako erretiratu elkarte guztiak daude deituak domekan Tolosan egingo duten martxa erregulatuan parte hartzea, eta Elgetako erretiratuek lau laguneko taldea osatu gura dute. Zortzi bat kilometroko ibilbidea da, eta proba 10:00etan hasiko da. Azken orduko bajak izan dituzte Xalbadorpen, eta lagun baten faltan daude, baina domekarako taldea osatzea espero dute.