Jose Gardoki: "Oso zaila da gaur egun jendea kantuan ikustea"

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 27a

Aski ezaguna da Jose Gardoki soinujolea Elgetan; domekan Herria kantuan girotuko du.

Zer moduan joan dira entseguak?
Ondo. 28an herria kantuan ipini gura du talde honek, eta ekin diogu lanari! Domekan Beñat ere etorriko da. Elgetako mutila da, oso jatorra. Biak ibiliko gara; ni soinuaz, eta bera panderoaz.

Horrelako asko egiten da?
Oso zaila da gaur egun jendea kantuan ikustea. Azpeitia aldean-eta ibilita nago, baina gehiago egiten ez bada kantu zaharrak ahaztu egingo dira. Ez dira ahotik ahora pasatzen. Horrela dira gauzak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak