Domekan 135 bat lagun elkartuko dira odol-emaileen ekitaldian

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 26a

Debagoiena eta Debabarrenako odol-emaileek urteroko ekitaldia egingo dute; saria jasoko dute hiru elgetarrek.

Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak domekan, hilak 28, egingo du urteroko ekitaldia. Antzuola, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Oñati eta Soraluzeko odol-emaileendako diploma eta intsignia banaketa egingo dute Espaloian antzokian. Azkenean 14:00etan egingo dute. Elgetako arduradun Mariasun Agirrek adierazi duenez ordu erdi atzeratu dute saioa Herrixa kantuan ekimena dela-eta. 131 lagunek eman dute izena bazkarian parte hartzeko.

Hiru elgetar sarituta

Manuel Sarasuak urrezko intsignia jasoko du, 50 odol-ateratze egitera iritsi da-eta. Zilarrezko intsignia bana jasoko dute, bestalde, Jabier Leanizbarrutiak eta Iban Arantzabalek. Bi lagun horiek 25 odol-ateratze egin dituzte.

Meza eta bazkaria

Egitaraua aurreko urteetako bera izango da. 12:00etan Elgetako parrokian meza entzuteko aukera izango dute gura dutenek, eta intsignia eta diplomen banaketa ekitaldia 14:00etan egingo dute Espaloia kafe antzokian. Bazkaria ere bertan egingo dute, 14:30ean hasita.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak