Domeka kantuan hasi eta dantzan amaituko dute eguna elgetarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 26a

Txikiteoan kantuan egin gura dutenek plazan dute hitzordua 13:00etan.

Domekako txikiteoa berezia izango da, lehenengo aldiz Herrixa kantuan egingo baita Elgetan. Pare bat entsegu egin ostean Jose Gardoki soinujoleak eta Beñat Leanizbarrutia panderojoleak gertu dute errepertorioa. Herritar talde bat ere ondoan izango dute kantuan egiteko. 13:00etan egin dute hitzordua Iñaki tabernaren parean. Gogorarazten dute herritar orori zabaldutako ekimena dela, eta kantuen letrak jasotzen dituzten liburuxkak banatuko dituztela gerturatzen diren guztien artean.

Herrixa dantzan, bueltan

Eta udako etenaldiaren ostean, bueltan izango dugu Herrixa dantzan ere. Patxi Monterok gidatuta bi saioa izango dira; 18:00etan haur eta gurasoendako, eta 19:00etan helduendako. "Gidatutako dantzaldi irekia da Herrixa dantzan Euskal Herriko eta Europako beste eskualde batzuetako dantza tradizional ludikoekin osatutakoa. Helburua da adin ezberdinetako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak