Udalak liburuzaina behar du; lan poltsa osatzeko deialdia egin du

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 25a

Interesatuek urriaren 29ra arteko epea dute izena emateko; hautaketa probak hilaren 31n egingo dituzte.

Azaroaren 30ean hartuko du erretiroa Maria Elena Eztenaga udal liburuzainak, eta Udalak lanpostua betetzeko lan deialdia egin du. Helburua da liburuzain laguntzaileen lan poltsa osatzea. Eztenagaren ordezkoari, hasiera batean, urtebeteko kontratua egingo dio Udalak, eta lan ordutegia izango da astelehenetik barikura, biak barne, 16:30etik 19:00etara. 

Interesatuek urriaren 29ra arteko epea dute izena emateko; bete beharreko inprimakia www.elgeta.org atarian aurki daiteke. Hautaketa prozesuko probak urriaren 31n egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak