Uztailean hasi ziren formula berriarekin Maialden; afaria eta ondotik ipuin kontalari saioa, hain zuzen ere. Egitasmoak jarraipena izango du udazken honetan, eta zapatuan, hilak 27, ipuin erotikoak kontatuko ditu Virginia Imaz kontalariak landetxean. Afaria 21:00etan hasiko da, eta postrearen ondotik ordubete inguruko saioa egingo du Imazek. Prezioa —afaria+ipuin kontalaria— 26 euro da.