Sebas Arantzabal laugarren Euskadiko bolo txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 25a

Txapela Asola Berriko Jose Mari Larreategik eraman du, 20 txirlo jota.

Zapatuan egin zuten Euskadiko XXIII. hiru txirlo txapelketako laugarren, eta azken saioa Eibarren. Txapela Asola Berriko Jose Mari Larreategik eraman du, 20 txirlo jota. Sebas Arantzabal elgetarrak 15 txirlo jo ditu txapelketan, eta laugarren sailkatu da. Elgetako taldea sei lagunek osatu dute: Sebas Arantzabal, Arlindo Almeida, Xabier Ortuzar, Geaxi Ezpeleta (emakumezkoetan), Rikardo Albizuri, eta Jose Luis Zabala (nagusietan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak