Ohar bidez jakinarazi du Udalak ekintzok atzeratzeko erabakia:
"Jardunaldi Mikologikoen barruan, Elgetan, urriak 21erako antolatuta genuen perretxikoak topatzera irteera eta perretxiko erakusketa bertan behera laga ditugu domekarako euri haundiak iragarri direla-eta. Domeka honetan beharrean azaroaren 11an, Elgetako pintxo lehiaketa egingo den egunean, izango dira bi ekintzak".