Herria kantuan ipini gura dute urriko azken domekan / bideoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 18a

Jose Gardoki hasita dago elgetarrekin entseguak egiten; hurrengo saioa, hilaren 23an egingo dute.

Jose Gardoki soinujole aramaiorra Elgetan izan zen martitzenean. Dozena bat lagun zituen zain kultura etxeko musika gelan, tartean abesbatzako zuzendari Jose Antonio Retolaza, eta musika irakasle Lorea Larrañaga.

Elgetarrek 18 bat kantuko errepertorioa aurkeztu zioten, eta laster hasi zen lanean soinujolea. Asmoa da urriko azken domekako poteoan herria kantuan ipintzea. "Aukeratu ditugun kantu gehienak oso ezagunak dira", adierazi du Jose Antonio Retolazak. "Akaso, egongo dira pare bat jendeak hainbeste ezagutzen ez dituenak, baina ez dut uste inork arazorik izango duenik".

Parte-hartzeko deia

Kantu zale guztiak daude kantuan egitera deituak; haur zein heldu, elgetar zein kanpotar. Hurrengo entsegua hilaren 23an, martitzena, egingo dute, 21:00etan. Haur eta gurasoendako ere antolatu dituzte entsegu bereziak, izan ere, helburua da kantu zaharrak ahotik ahora pasatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak