Joxe Mari Larrañagak perretxikoen gaineko hitzaldia egingo du

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 17a

Elgetako eta inguruetako basoetan irteten diren perretxikoak nola ezagutu eta bereizi azalduko du Larrañagak Espaloia kafe antzokian.

Elgetako jardunaldi mikologikoen lehenengo edizioa Joxe Mari Larrañaga mikologo bergararraren hitzaldiarekin hasiko dute hilaren 18an. Larrañagak, Espaloia kafe antzokian, Gure basoetako perretxikoak izeneko hitzaldia egingo du 19:00etan hasita eta, bertan, Elgeta eta inguruko herrietan aurkitu daitezkeen perretxiko moten gaineko azalpenak emango ditu; eztabaidatzeko aukera ere izango da.

Adin eta era guztietako jendeari zuzendutako hitzaldia izango da eta, bertan, mikologia zer den, perretxikoak nola hartu behar diren, eta Elgeta eta inguruetako basoetan irteten diren perretxikoak nola ezagutu eta bereizi azalduko du Larrañagak.

Egueneko hitzaldia irekia eta parte hartzailea izango dela jakinarazi du Larrañagak; izan ere, Bergarako mikologoarendako, nahiz eta oinarrizko gauzek denentzat balio, perretxikoen arloan jasotzeko era asko daude, eta horiek ezagutaraztea da Elgetako aste mikologikoaren xedea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak