2013ko aurrekontuaren inguruko batzar irekia egingo du bihar Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 16a

Herritar guztiei zabaldua, batzarra 19:00etan hasiko da udaletxean.

Bihar, urriak 17, 2013ko aurrekontuaren gaineko batzar irekia egingo du Elgetako udalak. Datorren urteko aurrekontuei begira herritarrek dituzten behar eta lehentasunak ezagutzea da Udalaren asmoa. "Horretaz gain aurrekontuan eragina duten hainbat gai ere landuko ditugu", adierazi dute Udaletik. Udal zerbitzuek dituzten kostuak, udalak eskatuta dituen maileguen egoera, diru sarrera aurreikuspenak, mankomunitateak ematen dituen zerbitzuek duten kostua, Udalak ematen dituen dirulaguntzak..."


Batzarra 19:00etan hasiko da udaletxeko osoko bilkuren aretoan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak