Autobusa antolatu gura dute azaroaren 10ean, zapatua, Lantziegon egun osoko txangoa egiteko. Plana da Elgetatik 09:00etan irtetea, eta Lantziegon hamarretakoa, D Luis R upategia zein trujala bisitatzea, eta bazkaria egitea. 30 bat lagunek eman dute izena, eta helburua da autobusa betetzea.
Interesatuei izena lehenbailehen emateko eskatzen zaie. Ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 660 014 845.