Mikel Markez eta Erramun Martikorena barikuan Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 17a

Errepertorio herrikoia eskainiko dute 22:30ean hasita.

Mikel Markez eta Erramun Martikorena herriz herri dabiltza elkarrekin kantaldiak eskaintzen, eta Elgetan ere egingo dute geldialdia: barikuan, hilaren 19an izango da, 22:30ean.

Bien artean Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko kantagintza batuko dute batzuetan bakarka, besteetan elkarrekin, eta errepertorio herrikoia eskainiko dute musikari aparten laguntzarekin: Pello Ramirez —txeloa eta akordeoia— eta Arkaitz Miner —gitarra, mandolina eta biolina—.

Sarrerak salgai daude kafe antzokian. Prezioa zazpi euro da, eta bost euro bazkideendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak