Herriko baserrien argazki erakusketa bisitatzeko azken eguna gaur

Jon Berezibar 2012ko urriaren 15a

Ondarea ezagutarazteko erakusketa dago Espaloian. Elgetako bertako bederatzi auzoetako baserrien argazki erakusketa da eta gaur izango da azken eguna. Erakusketa betiko herritarrek eta bizilagun berriek egungo ingurune bat berreskuratzeko helburuarekin egin da. Argazkietako baserri gehienak oraindik ere zutik daude, baina Aixola eta Izuziaga auzoetan asko daude galzorian. Auzo horietako baserrien argazkiak falta dira.

Ekimen honekin, oraindik mantentzen diren baserriak ezagutzeko aukera eman gura diete herritar eta bisitariei antolatzaileek. Erakusketa ikusteko azkeneneko aukera gaur da, urriak 15. Espaloia kafe antzokiko sarrerako gunean aurki daitezke argazkiak.

Argazkiak ikusteaz gain, kopiak ere eskuratu daitezke. Gura dutenek kopia eskatu dezakete 653 724 028 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak