Aberastasuna sortu gabe justizia sozialik ezin dela aplikatu dio EAJk

Julen Iriondo 2012ko urriaren 13a

Maria Eugenia Arrizabalagak jeltzaleek Elgetan egindako ekitaldian adierazi zuen aberastasuna era justuan banatu ahal izateko aberastasuna sortu egin behar dela aurrena eta, horretarako, ekonomia suspertzeko bidea asmatu behar dela.

"Planak egin eta proiektu zehatzak ezartzeari beldurrik ez diogu guk; erakunde publikoetatik eragiteari eta sektore pribatuarekin lankidetzan ibiltzeari ere ez", zioen hautagai jeltzaleak aurrez Markel Olanok esandakoekin jarraituz.
Olanok zioen Gipuzkoako Diputazioak ez duela krisiari aurre egiteko planik, Bilduren gobernuak "mesfidantza handiak dituelako enpresa arloarekiko, ez dutelako harremanik", gaineratuz egoera ekonomiko hau gainditzeko ezinbestekoa dela enpresa arloko estrategia, "estrategia nazionala", enpresek sortzen ei dituztelako lanpostuen %85.

Bake egoera egonkortzea eta erabakitzeko eskubidea dira EAJren beste bi lehentasunak, jeltzaleen esanetan. 

Datozen hitzorduak
Eskoriatzako batzokian izango da astelehenean Joseba Egibar, 19:00etan. Eguenean, berriz, Iñigo Urkullu lehendakarigaiarekin izango da Bergarako San Martin plazan, 19:30etik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak