EAJ-k hauteskunde kanpainako bi ekitaldi egingo ditu Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 11

Markel Olano eta Maria Eugenia Arrizabalaga Espaloian izango dira zapatuan; hilaren 16an hondakinen kudeaketaren inguruko hitzaldia egingo du Karlos Ormazabalek.

Zapatuan, hilak 13, Espaloia kafe antzokian izango dira Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohia, eta Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko legebiltzarkidea. Azaldu dutenez helburua da solasaldi lasai eta atsegina egitea, elkarren ideiak trukatu eta herrigintzaren inguruko hausnarketa elkarbanatzeko. Herritar guztiei zabalik dagoen ekitaldia da. Hitzordua 12:30ean da.

Karlos Ormazabal martitzenean

Urriaren 16an, martitzena, Karlos Ormazabal Ingurumen diputatu ohia izango da Elgetan. Hitzaldia egingo du hondakinen kudeaketaren inguruan. Hitzaldiaren izenburua da: "Atez atekoa zergatik ez, bosgarren edukiontzia zergatik bai". Hitzaldia Espaloian egingo du 19:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak