Loiolan arratsalde pasa egin eta Ozkarbi elkartean aurkitu dugu Elgetako erretiratu taldea. Elkartean 165 bazkide dira, baina aste honetako irteeran 34k hartu dute parte. Loiolako santutegia eta Olatz ermita ikusi ostean herrira itzuli eta lagunarteko afari-pasada egingo dute. Ondo antolatu dira; batzuk sukaldean ari diren bitartean, beste batzuk jantokia antolatu dute eta gainerakoak karta jokoan ari dira.
Erretiratu elkartean gero eta gehiago dira, eta adin oso ezberdinetako bazkideak daude. Horregatik, denendako moduko ekintzak pentsatu behar dira.
Udazkenean hitzordu ugari Abenduan Kultura Astea egingo dute Urteko azken hilabetean ekintza sorta ederra egin ohi dute Xalbadorpe elkartean, eta agenda gertu dute honezkero.
Azaroan 80 bat lagun elkartuko dira urteroko gaztaina-erre jana egiteko. Abenduan, berriz, Kultura Astea ospatuko dute. Herri txikia da Elgeta, baina erretiratuen elkartean bada mugimendua. Hurrengo hitzordua hilaren 28an dute. Martxa erregulatua antolatu dute Tolosan eta Elgetatik zortzi lagunek hartuko dute parte.