Interesatzen zaizu politika?
Bai, eta guztioi interesatu beharko litzaiguke.
Eta Legebiltzarrerako hauteskundeak?
Noski baietz.
Zer iruditzen zaizu aurreratu izana?
Ondo dagoela pentsatzen dut horrekin bizi dugun egoera politikoa eta ekonomikoa apur bat konpontzen badugu.
Bereziak izango dira?
Izan beharko lukete.
Zer dago jokoan, zure ustez?
Aukera da Euskadiko herritar guztiek askatasunez euren egoera politikoa eta ekonomikoa erabaki dezaten.
Botoa emateko asmorik bai?
Bai, noski.
Baiezko kasuan: kanpainak baldintzatu dezake zure botoa?
Uste dut eragina izan beharko lukeela botoa emango duten euskaldun guztiengan. Aukera bat da Euskadiren egoera hobetzen saiatzeko.
Ongi deritzozu hauteskunde ostean paktuak egiteari?
Beti ere gauden egoera hobetzeko bada.
Zeinen artean uste duzu egingo dituztela?
Ez dakit. Ez nuke esaten jakingo.
Nork uste duzu irabaziko dituela hauteskundeak?
EAJ-k edo EH Bilduk.
Eta nor izango dela lehendakari?
Iñigo Urkullu.
Zer eskatuko zenioke lehendakari berriari?
Bizi dugun egoera ekonomikoa konpontzen saiatzeko.
Orain arte izan ditugun lehendakarien artetik gehien gustatzen zaizuna?
Juan Jose Ibarretxe.
Zergatik?
Euskadiri aldaketa politikoa eta ekonomikoa inposatu ziolako.