Udazken Koloreak ekimenaren barruan Elgeta Kantuan antolatu du Udalak. Urriak 28an izango da Elgeta Kantuan, eta entseguak antolatu dira bertan parte hartu gura dutenek kantuak ikasteko. Entseguak kultura etxean izango dira urriaren 9an, 16an eta 23an, 21:00etan.