Frankismoaren Aurkako Kereilen Aldeko Euskal Plataformak Euskal Herriko hamasei memoria elkarte batzen ditu eta bertako bozeramaile da Juan Ramon Garai. "Duela 76 urte gudari eta miliziano pila bat hil zituzten hemen gure herriaren nortasunaren alde borroka egiteagatik. Iraganeko kontu bat den arren, gaur eguneko politikarekin lotura zuzena dauka. Garai hartako kriminalak ez dira zigortu eta gaur egungo agintariak politika berdina jarraitzen ari dira gure herriaren kontra".
Ekitaldia plazan
Elgetako plazara iristean ekitaldi xume baina sentitua egin dute trikitilariekin eta Xabier Amuritzarekin. Azken honek Intxortako borrokaldian Basalgon bertsotan egiteko elkartu ziren frankista batek eta errepublikar batek botatako bertsoak ekarri ditu Elgetako plazan.