67 erabiltzailerekin martxan dira kirol eskaintzako talde guztiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 5a

Zaintza-ludoteka-gazteleku zerbitzuak ere martxan dira 28 erabiltzailerekin.

Abian dira kirol zerbitzua osatzen duten ikastaroak, zazpi guztira. Eskola kirola jardueran 21 lagun daude izena emanda aurten, mantentze-GAP ikastaroan hamaika, tai txin bederatzi, yogan zortzi, spinning taldean zazpi, erretiratuen gimnasia saioan sei, eta karaten bost.

Udaletik jakinarazi dute talde guztiak ipini dituztela martxan ikasturte hasiera honetan, eta gaineratu dute interesatu gehiago balego zabalik jarraitzen duela izenemate epeak, izan ere plaza libreak gelditu dira talde guztietan.

Eskola kirola

Eskola kirola jarduerak erakarri ditu erabiltzaile gehien ikasturte honetan ere, eta antolatzaileek aurreratzen dute akaso moldaketa bat egin beharko dela ordutegietan, izan ere jarduera horrek eskolaz kanpoko beste batzuekin bat egiten du. Ordutegi moldaketa horiek gurasoekin batera egingo den batzar batean adostuko direla aurreratu dute udaletxetik.

Ludoteka eta gaztelekua

Martxan daude, baita ere, zaintza, ludoteka eta gazteleku zerbitzuak. Mireia Andreu da zaintza-ludoteka zerbitzuko hezitzailea eta momentuz lau erabiltzaile daude zaintza zerbitzuan, eta zazpi ludotekan.
Gazteleku zerbitzuak harrera ona izan du, izan ere 11 urtetik gorako 17 gaztetxok eman dute izena zapatu eta domeketan emango den zerbitzu horretan. Hezitzailea Eider Gisasola da. Bi zerbitzuotan ere izenemateak zabalik jarraitzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak