Futbito txapelketa azkarra antolatu gura dute urtarrilerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abenduaren 12a

Parte hartzeko interesa dutenak barikuan, hilak 14, egingo den batzarrera deitu dituzte.

Udaleko kirol batzordeak pare bat aste bukaerako iraupena izango duen futbito txapelketa antolatu gura du. Txapelketa urtarrilean jokatuko litzateke, bi edo hiru aste bukaerako iraunpena izango luke eta udal pilotalekuan jokatuko litzateke.

Jakiteko zenbat talde dauden prest txapelketa horretan parte hartzeko batzar irekia deitu dute barikurako, hilak 14. Batzarra 19:00etan hasiko da udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak