Eskolako umeak Intxorta inguruan eta Asentzion izan dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko urriaren 4a

Lehen Hezkuntzako haurrek egun osoko mendi irteera egin zuten martitzenean.

Martitzenean, urriak 2, egun osoko txangoa egin zuten Herriko eskolako Lehen Hezkuntzako haurrek. Motxilan hamaiketakoa eta bazkaria hartuta Elgetako mendi-bideetan ibili ziren. Ibilaldia Intxorta inguruan izan zen, Salbador ermita ingurutik hasi eta Asentzio alderaino buelta eginez, PR-GI 95 ibilbidea gutxi gora behera. Eguraldi zoragarriarekin egin zuten buelta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak