Elgetako kontsultan gripearen aurkako 145 bat txerto ipini dituzte honezkero, baina kalkulatzen dute beste 100 bat lagun faltako direla txerto hori hartzeko.
Interesatuek hilaren 30ra arteko epea dute horretarako. Egin beharreko gauza bakarra txanda hartzea da. Horretarako Bergarako osasun etxera deitu behar da; 943 03 54 00.