"Udaletxean hasi gara 2013ko aurrekontuak lantzen, eta egoera ekonomikoa guztiontzako larria dela ezagututa, inoiz baino garrantzitsuagoa da lehentasunak ondo zehaztea. Horregatik, datorren urteko aurrekontuei begira elgetarrontzako lehentasunezkoak diren egitekoak zeintzuk diren ezagutu gura dugu". Udalak herritarrei egindako deia da. Eskatzen dute herriko elkarte edo urtean zehar herrian ekimenak aurrera eramaten dituzten lagunei, eskolari, haurreskolari... 2013ra begira dituzten beharrak eta lehentasunak zehazteko.
Batzarra herritarrekin
Udalak, alde batetik, batzar irekia deitu du urriaren 17rako. 19:00etan hasiko da batzarra osoko bllkuren aretoan.
Beste alde batetik proposamenak idatziz bidaltzeko dei egin du.
. udaletxean bertan dagoen postontzian ekarpena lagata
. www.elgeta.org webgunean ekarpenak egiteko baliatu duten estekara idatzia bidaliz
. danonartian@elgeta.net helbide elektronikoaren bitartez