Txutxu-mutxuek hartu zuten atzo Espaloia

Arritxu Barruso 2012ko irailaren 29a

Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinerok (Txafas) urte asko daramatzate taula gainean, eta horixe bera erakutsi zuten atzo, egubakoitza, Espaloian eskainitako antzezlanean: eskarmentu askoko aktoreak direla eta taula gainera igotzen diren bakoitzean ikusleak zeharo bereganatzen dituztela.

Cotillas antzezlana aurkeztera etorri ziren Elgetako antzokira. Bakarrizketa estilora esketx ezberdinez osatutako lana da.

Izenburuak dioen moduan txutxu-mutxuak dira protagonista, era guztietako txutxu-mutxuak. Bi aktoreak taula gainean egindako lana ikusita ezinbestekoa da Sobradun antzerki taldearen estiloa gogora ekartzea. 

Matxismoa ironiaz

Aginagalde eta Txafas-ek berehala bereganatu zituzten ikusleak eta barre algarak bata bestearen atzetik etorri ziren. Dena dela, beharbada, animaliekin parekatutako esketxek izan zuten arrakasta gehien.
Matxismoa modu ironikoan tratatzen zuten pasarteek ere barre algara ederrak eragin zituzten. Agian batek baino gehiagok erosketa egiten, sofan botata... bere burua irudikatuta ikusiko zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak