Aukeratuta daude hauteskunde egunerako Elgetako mahaikideak

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko irailaren 27a

Zozketa, lehenengo aldiz Elgetan, sistema informatiko bidez egin da.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako egunean Elgetako hauteskunde-mahaian egotera deituak izango diren herritarrak nortzuk diren publikoa da honezkero. Irailaren 24an egindako osoko bilkuran eman zituen ontzat Udalbatzak zozketaz egindako izendapenak. Kasu honetan, gainera, zozketa programa informatiko bidez egin da lehenengo aldiz, eta ez eskuz orain arte egin den moduan.

Mahaiko presidente kargurako titularra Haritz Barrutia Sarasua da. Bere bi ordezkoak, Jose Manuel Cot Sanchez, eta Xabier Arantzabal Azpitarte. Lehenengo bokal kargurako titularra Maialen Arantzeta Arantzabal da. Bere bi ordezkoak, berriz, Ramon Ugalde Arrieta, eta Alazne Azkarate Alberdi. Azkenik, bigarren bokal titularra Etor Sarasua Mendizabal da. Bere ordezkoak dira Xabier Ezpeleta, eta Ander Alvarez Briz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak