Domekan, 50 bat lagun 'Elgetako basoak ezagutzen' izeneko irteeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko irailaren 24a

Hurrengo hilabeteetan Elgetako karobiak, mugarriak eta artelanak ezagutzeko antolatuko dira antzerako irteerak.

Pozik daude antolatzaileak Elgeta ezagutzen izeneko ekimenaren lehenengo irteerak erakarri duen jende kopuruarekin. Dani Gillegiren gidaritzapean herriko zuhaitzik garaienak ikustera joateko proposamenak erantzun oso ona izan zuen, eta 50 bat lagunek egin zuten atzo, domeka, Egoarbitzarako buelta.

Sekuoiak eta haginak ikusten izan ziren eta Udalak beste hiru irteera iragarri ditu datozen hilabeteetarako. Herriko karobiak, mugarriak eta artelanak ezagutzeko aukera emango dute urrian, azaroan eta abenduan egingo diren txangoetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak