Ahior taldeak irabazi du Elgetako Patata-tortilla lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko irailaren 23a

Jendetsua izan da aurten ere gaztetxeak antolatutako Patata-tortilla lehiaketa. 21 taldek tortilla bana prestatu dute; 17:00etan hasi dira lanean eta 18:00etarako aurkeztu dituzte tortilla epaimahairen aurrera.

Antolatzaileek hiru sari banatu dituzte. Puntu gutxien lortu dituen tortilla, tortilla galtzailea, Millonarixuak taldeko mutilena izan da. Tortilla originalena Bobaloo taldekoena izan da, eta sari nagusia Ahior taldekoendako izan da.

Giro aparta egon da lehiaketan, baina istripu txiki bat ere egon da. Lehiakideetako bati olio beroa gainera erori, eta  erredura-zauria egin du hanketan. Berehala eraman dute osasun etxe batera.

Sailkapena

  1. Ahior (33 puntu)
  2. Bobaloo (31 puntu)
  3. Muztia (28 puntu / itxuria 29 puntu)
  4. Faka Faka Onena (28 puntu / itxuria 26 puntu)
  5. Fly (27 puntu)
  6. 90.210 (26 puntu)
  7. Gaztetxia (24 puntu)
  8. Bolibay (23 puntu / itxuria 29 puntu)
  9. Sagardo zaleak (23 puntu / itxuria 17 puntu)
  10. Elgetako gaztiak (22 puntu / itxuria 26 puntu)
  11. Faka Faka B (22 puntu / itxuria 24 puntu)
  12. The Sisters (22 puntu / itxuria 18 puntu)
  13. Txotx (21 puntu / itxuria 24 puntu)
  14. The spoot (21 puntu / itxuria 18 puntu)
  15. Super neskak (19 puntu / itxuria 21 puntu)
  16. Jan eta Jo (19 puntu / itxuria 17 puntu)
  17. LaMoscaGau (19 puntu / itxuria 14 puntu)
  18. Ekarra (18 puntu)
  19. Muztioak (17 puntu)
  20. Patatamania (11 puntu)
  21. Millonarixuak (5 puntu)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak