Elgeta ezagutzen ekimenaren lehenengo irteera egingo dute domekan, hilak 23. Taldea 10:00etan abiatuko da Herriko Plazatik. Dani Gillegiren gidaritzapean sekuoiak eta haginak ikusteko aukera egongo da. "Hiru bat orduko itzulia izango da. Egoarbitzako haitzaren gainetik ibiliko gara, eta ikusiko ditugu garaieran Elgetako zuhaitzik handienak", esan du Gillegik. "Elgetan haitzarte horretan bakarrik ikus daitezke haginak, eta inguruko herrietan oso leku gutxitan", gaineratu du. Irteera hamar urtetik gorakoendako da.