Gripearen aurkako txertoa hartu nahi dutenek txanda hartu behar dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko irailaren 13a

Elgetako kontsultan ere irailaren 17tik urriaren 31ra bitartean egingo dute kanpaina.

Iritsi da 2012ko gripearen aurkako txertatze kanpaina ere. Urtero moduan kanpaina 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoak dituztenei edo medikuak txertoa ipintzeko gomendioa egin dietenei dago zuzenduta.

Txertatu nahi duten elgetarrek txanda hartu behar dute 943 03 54 00 telefono zenbakira deituta. Txertoak Elgetako mediku kontsultan ipiniko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak