XVI. Intxortara igoera jokatuko da irailaren 22an

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko irailaren 12a

Orain arteko marka onena Jose Mari Arozenak dauka; 17 minutu eta 39 segundu.

Urteak dira ez dela Intxortara igoera antolatzen. Azken aldiz gaztetxeak antolatu zuen 2010eko urteurreneko ekitaldien barruan. Hiru lagunek hartu zuten parte eta Txomin de Vega nagusitu zen.

Udalak, orain, irailaren 22an jokatzea proposatzen du. Ekintzaz beteriko eguna izatea aurreikusten dute: herriko baserritarren azoka, txorimalo lehiaketa, herriko baserrien inguruko argazki erakusketaren inaugurazioa, Sagardo eguna (Gaztetxea), koadrila arteko tortilla lehiaketa (Gaztetxea)... egun oso egitaraua dago aurreikusita.

Sariak lasterkari onenendako

Lasterka egiteko igoera gogorra da Intxortakoa. Parte-hartzaileek 12:00etan hartuko dute irteera Herriko plazan, eta lasterkariek Intxortara igo eta jaitsi egin beharko dute. Jose Mari Arozenak du marka onena; 17 minutu eta 39 segundu.

Udalak lau sari eskaintzen ditu. Lasterkari azkarrenak 60 euro jasoko ditu, bigarrenak 30 euro eta hirugarrenak 20 euro. Inork Arozenaren marka onduko balu, berriz, 60 euro sari berezia jasoko luke

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak