Haurrendako biodantza saioak eskainiko dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko irailaren 10a

5-12 urteko bitarteko umeendako izango dira eskolak.

Ana Mari Sousa eta Mentxu Arjonillak haurren kreatibitatea eta afektibitatea landuko dituen eskolaz kanpoko jarduera berria proposatzen dute ikasturte honetarako. "Emozioak ezagutzen eta adierazten ikasiko dugu mugimenduaren eta elkarrekintzaren bitartez", adierazi dute. "Norbera eta ingurukoak zaintzen ere ikasiko dugu". Haur bakoitzaren gaitasunak integratzen, eta izaera naturala erakusten lagunduko dute biodantza saioek, azken finean autoestimoa lantzen.

Ikastaroa urriaren 4an hasiko dute eta saioak eguenetan egingo dituzte Herri eskolako ganbaran. Bi talde osatu gura dituzte; 5-7 urte bitarteko umeekin 17:00etatik 18:00etara egingo dute biodantza, eta 8-11 urte bitarteko haurrekin 18:00etatik 19:00etara. Hileko kuota 25 euro da. Interesatuek udal liburutegian eman behar dute izena.
Jardueraren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero 626 661 292 edo 606 636 199 telefono zenbakietara deitu dezakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak