101 ikaslek hasi dute gaur ikasturtea Elgetako herri eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko irailaren 6a

Haurreskolan ere gaur hasi ditu ikasturtea; erabiltzaileak zazpi dira.

Amaitu dira udako oporrak Elgetako eskola-umeendako ere. Gaur zabaldu ditu ateak ikastetxeak eta 2012-2013 ikasturtea hasitzat eman dezakegu gurean ere. Egun seinalatua izaki eta bere anekdota ere eman du; eskolen hasiera adierazten duen txirrinak ez du jo gaur goizean.

101 eskola-ume

2012-2013 ikasturte hasiera honetan 101 ikasle hartu ditu Elgetako herri eskolan. Ikastetxeak zazpi unitate izango ditu; lau Haur Hezkuntzan, eta Lehen Hezkuntzan hiru —ziklo bakoitzeko gela bat—. Irakasleak, berriz, iaz baino 1,5 gutxiago ariko dira.

Aste honetako bi eskola egunak bereziak izango dira. Jardunaldi trinkoa egingo dute; 09:00etatik 12:30era haur hezkuntzako haurrek, eta 09:00etatik 13:00era lehen hezkuntzakoek. Jantokiko haurrak 14:00etan irtengo dira.

Haurreskola

Haurreskolan ere gaur hasi dute ikasturtea. Ikasturte hasiera honetan erabiltzaileak zazpi dira, eta lehenengo asteotan egokitzapena egin beharko dute. Hezitzaileak, berriz, bi izango dira; bat jardunaldi osoarekin, eta bigarrena jardunaldia erdiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak