Lehenengo aldiz antolatu du udalak txorimalo lehiaketa, eta baserritarren azokarekin batera irailaren 22an egingo dute. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, bakarka zein taldeka eta edozein materiala erabiltzeko aukera egongo da. Txorimaloek, hori bai, oinarri edo ardatz bat eraman beharko dute lurrean tinko eta zutik egon daitezen.
Plazan ikusgai
Txorimaloak 10:30erako aurkeztu beharko dira Herriko plazan eta bertan egongo dira ikusgai goiz osoan zehar. Hiru onenak sarituko ditu Udalak. Irabazleak 50 euro eramango ditu, bigarren onenak 30 euro eta hirugarrenak 15 euro. Sari banaketa 13:00etan egingo dute.