Pagatzako estazio meteorologikoak abuztuan jaso duen tenperatura beroena 39,1 gradukoa izan da

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko irailaren 4a

Abuztuaren 10ean markatu zuen Elgetako termometroak hileko tenperaturarik beroena; hilaren 7tik 19ra, berriz, ez zuen tantarik bota.

Beroa izan da abuztuko ezaugarrietako bat, eta Pagatzako estazio meteorologikoak erregistratutako datuen arabera abuztuaren 10ean markatu zuen Elgetako termometroak hileko tenperaturarik beroena; 39,1 gradu, eta gauerdian tenperatura 18 gradukoa zen. Beste ezaugarrietako bat lehortea izan da. Estazio meteorologikoaren erregistroak jasotzen du abuztuaren 7tik 19ra —13 egun— ez duela Elgetan tantarik bota.

Estazio meteorologikoaren erregistroa hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak