Txirrindulari ohiak Elgetako txirrindulari elkartearen urteroko bazkarian

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abuztuaren 31

48 lagun elkartu dira aurten Intxorta elkarteko bazkarian, tartean Julian Gorospe edo Alberto Leanizbarrutia.

ARGAZKI GALERIA

Elgetako txirrindulari elkartea deseginda dago dagoeneko, baina taldean lanean ibilitakoak urteroko bazkaria egiten jarraitzen dute. Abuztuko azken astean egin ohi zuten eta aurten ere ez dute hutsik egin.

Atzo 30 bat txirrindulari ohi elkartu zituzten Elgetan. Eguerdi partean egin zuten hitzordua, eta trago batzuk jo ostean taldeko argazkia atera zuten Andra Mari plazan. Bazkaria, urteetan moduan, Intxorta elkartean egin zuten.

Belaunaldi ezberdinak

Julian Gorospe izan zen bazkarian aurpegi ezagunetako bat. Mahaiaren bueltan izan ziren baita ere Alberto leanizbarrutia, Imanol Murga, Jose Luis Uribezubia, Juan Mari Uribezubia, Antonio Ferraz, Andres Gandarias, Paco Galdos, Jose Ramon Goienetxe, Benigno Azpuru, Fausto Iza, Jokin Mujika, Oskar Elgezabal, Juan Fernandez, Gregorio San Miguel, Miguel Bengoa, Santi Aiastui, Imanol Murga, Carlos Etxeberria edo Anton Barrutia, besteak beste. Eibarko txirrindulari elkarteko zuzendaritza batzordeko hiru ordezkari ere Elgetan izan ziren.

Urriko lehenengo zapatuan elkartuko dira atzera ere Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako federazioek urtero batera egiten duten bazkarian. Aurten Durangon egingo dute bazkari hori.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak